Itxi

Zinema

2013ko otsailean

Wong Kar Wai zinemagileak irekiko du Berlinale zinemaldia

Erredakzioa

Zuzendari txinatarra epaimahaiko presidentea ere izango da. Berlinale zinemaldiaren hurrengo edizioa 2013ko otsailaren 7tik 17ra bitartean egingo dute.

  • Wong Kar Wai zinemagile txinatarra. Argazkia: EFE

    Wong Kar Wai zinemagile txinatarra. Argazkia: EFE

Wong Kar Wai zinemagile txinatarrak irekiko du Berlinale zinemaldiaren hurrengo edizioa, The Grandmaster pelikularekin. Gainera, zuzendaria otsailaren 7tik 17ra bitartean egingo duten jaialdiaren epaimahaiko presidentea izango da.

Borroka-arteei buruzko film epiko hori, Dieter Kosslick Berlinaleko zuzendariaren ustez, "genero horretako zinemaren adierazle" da, eta "arte eta tentsio dramatikoa" uztartzen ditu.

Lehiaketan parte hartuko duten pelikulen artean, Gloria ere badago, Espainia eta Txile artean egindako ekoizpena eta Zinemaldiaren azken edizioan saritua.

Gainera, urrezko eta zilarrezko Artzak jasotzeko hautagaia da Promised Land film estatubatuarra, Matt Damon eta Frances McDormand aktoreak protagonista eta Gus Van Sant zuzendari dituen lana.

Horiez gain, The Croods Nicolas Cage eta Emma Stone aktoreek bikoiztu eta Kirk de Miccok zuzendutako 3Dko pelikula, Nugu-ui Ttal-do Anin (Nobody's Daughter Haewo) Hong Sang-soo zuzendariaren film korearra, Paradies (Ulrich Seidl) austriar-alemaniarra, eta Polizia Copilului (Child's Pose) Clin Peter Netzer zuzendariaren film errumaniarra arituko dira lehian.