Itxi

Oscarrak 2024

Erasoak Oscar sarietan

Hollywoodeko Akademiak ikerketa abiatu du Will Smithen aurka, eta zigorrak aztertuko ditu

EITB Media

Chris Rock umoristari zaplaztekoa eman zion, bere emaztearen itxura fisikoari buruz txiste bat egin eta gero. Balizko zigorrak askotarikoak izan daitezke: Akademiatik kanporatzea; igandean eman zioten saria kentzea; edo, beste barik, dena ohartarazpen batekin amaitutzat ematea.  

0:48
Will Smithek Chris Rock jo duen unea. Argazkia: EFE.

Hollywoodeko Akademiak "gaitzetsi" egin du Will Smith aktoreak Chris Rock umoristari Oscar sarietan emandako zaplaztekoa, eta "ikerketa formala" abiatu duela aurreratu du. Gainera, balizko zigorrak aztertuko dituela gaineratu du.

Oscar sarien galan, Chris Rock umoristak iseka egin zion Will Smithen emazteari, Jada Pinkett aktoreari, haren itxura fisikoa dela eta, eta , horren aurrean, "Rikardo erregea" filmeko protagonistak zaplaztekoa eman zion. Ondoren bere tokira itzuli zen eta ondokoa oihukatu zion:

"Atzo gaueko ikuskizunean Smith jaunak egindakoa gaitzesten dugu. Gertakaria argitzeko ikerketa ofizial bat abiatu dugu eta zein neurri har daitezkeen aztertuko dugu, gure estatuak, jokabide-araudia eta Kaliforniako legea kontuan hartuta", adierazi dute agiri batean.  

Balizko zigorrak askotarikoak izan daitezke: Akademiatik kanporatzea, berehala edo aldi baterako; igandean eman zioten saria kentzea; edo, beste barik, dena ohartarazpen batekin amaitutzat ematea.  

Golardoa eman ziotenean eskaini zuen hitzaldia, barkamena eskatzeko baliatu zuen: "Akademiari eta izendatuta egon diren lankideei barkamena eskatu nahi diet. Oraingoa une ederra da eta negarrez nago, baina ez da sariagatik".