Itxi

Zinemaldia

'Laukotea' filmea aurkeztu du

Hoffman: 'Ingmar Bergmani ezezkoa ematea nire akatsetako bat izan da'

Erredakzioa

Aktore estatubatuarra bere ibilbideari buruz mintzatu da Laukotea filmearen aurkezpenean. Hoffmani Zinemaldiko bosgarren Donostia saria emango diote gaur gauean.

01:26
Dustin Hoffmanek 'Quartet' filmea aurkeztu du Donostian

AEBetako zinemako ezinbesteko aktorea da Dustin Hoffman eta xarma handiko gizona dela erakutsi du gaur Donostiako Zinemaldian izandako Laukote (Quartet) filmearen aurkezpenean. Hoffmanek zuzendutako lehen lana da, erretiroa hartu duten musikariei eta opera abeslariei buruzko Erresuma Batuko pelikula, alegia. Maggie Smith, Pauline Collins, Tom Courtenay eta Billy Connolly dira filmearen protagonistak.

Zinemaldiko bosgarren Donostia saria emango diote gaur gauean Hoffmani, zinema jaialdiaren itxiera-ekitaldian. Ondoren, Laukotea filmea proiektatuko dute. Hoffmanek 75 urte bete ditu eta "zoriko gizonezkoa" dela aitortu du Donostian eskainitako prentsaurrekoan. "Zoriko gizona naiz baina horretaz ohartzea asko kostatu zait", azaldu du.

Aktore estatubatuarrak azaldu duenez, bere emaztea haurdun zegoela, Ingmar Bergmanek pelikula bat egiteko eskaintza egin zion baina une hartan ez zuen New Yorketik ateratzeko asmorik. Denbora pasata, "akats bat izan zela uste dut", esan du Hoffmanek.

Hoffmanek The graduate, All the President's Men, Straw dogs, Tootsie eta Rain Man filmeetan, besteak beste, parte hartu zuen. Azken film honekin, gainera, bigarren Oscar sari eskuratu zuen (lehenengoa Kramer vs Kramer filmeari esker irabazi zuen).