Itxi

kultura

zinemaldia

Zinemaldia Hayao Miyazakiren "The Boy and the Heron" filmaren estreinaldiarekin hasiko da

eitb media

Kursaal Auditorioan proiektatuko da pelikula irailaren 22an, ostirala, inaugurazio galaren ostean. Galarako sarrerak irailaren 4an jarriko dira salgai.

  • 'The Boy and the Heron'.

    'The Boy and the Heron'.

Donostiako Zinemaldiaren 71.edizioa irailak 22ean, ostirala, hasiko da, Hayao Miyazaki zuzendariaren "Kimitachi wa Do Ikiruka/The Boy and the Heron" filmaren emanaldiarekin, Kursaal Auditorioan.

Irailaren 7an Torontoko Zinemaldian egon ostean, Donostiako Zinemaldian ikusiko du argia lehen aldiz Europa mailan Hayao Miyazaki zuzendari japoniarraren proposamen berriak.

Inaugurazio galaren ostean ikusi ahalko da pelikula, eta sarrerak irailaren 4an jarriko dira salgai. 

The Boy and the Heron zuzendariak idatzitako istorio originala da, eta Miyazakiren filmetan ohi bezla soinu-banda Joe Hisaishi konpositoreak sortu du.

Nor da Hayao Miyazaki?

Miyazakik (Tokio, 1941) Studio Ghibli sortu zuen 1985ean, Isao Takahatarekin batera. Harrezkero, El viaje de Chihiro (2001), El castillo ambulante (2004) eta El viento se levanta (2013) filmak zuzendu ditu, besteak beste.

Sari ugari jaso ditu, hala nola Berlingo Urrezko Hartza eta animaziozko film onenaren Oscar saria, El viaje de Chihiro filmagatik, eta Japoniako zinemetan marka guztiak hautsi zituen. El castillo ambulante ere Oscarretarako izendatu zuten, eta Osella saria jaso zuen Veneziako Zinemaldian.

2012an, Japoniako Gobernuak Kultura alorrean Merituzko Pertsona izendatu zuen Miyazaki. 2014an, bere ibilbide osoaren ohorezko Oscar saria jaso zuen, eta Will Eisner Sarien Ospearen Aretoan sartu zuten.