Itxi

kultura

Ekainak 28 – uztailak 3

Kalealdiak Bilboko zortzi espaziotara eramango ditu antzerkia, dantza eta zirkua

N. V. | EITB Media

Kaleko antzerki eta arteen Bilboko jaialdiak 28 talderen 58 emanaldi eskainiko ditu ekainaren 28tik uztailaren 3ra.

  • "Nudo" Rojo Telon konpainiaren ikuskizuna

    Rojo Telonk "Nudo" ikuskizuna erakutsiko du Kalealdian. Argazkia: Naiara Gallego (Meraki Estudio)

Kalealdia Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 28tik uztailaren 3ra egingo dute, Bilboko hainbat espaziotan: Casilda Iturrizar parkea (sei kokapen), Arriaga plaza, Areatza, Areatzako kaia, Gas plaza, Areatzako aterpeak eta EHUko Bizkaia Aretoa.

Toki horietan guztietan, 28 konpainiak 58 emanaldi eskainiko dituzte, guztiak doakoak, bat izan ezik: Jean Philippe Kikolasen 'Calor' (ekainaren 28, 29 eta 30ean, 18:30ean eta 20:30ean, Doña Casilda Iturrizar parkean; 3 euro).

Guztira, 12 euskal konpainia arituko dira jaialdian: Rojo Telón, Maite Guevara, 'Boni' eta Juan Palomo, Amaia Elizaran, Hortzmuga Teatroa, La Pez Konpainia, Malas Compañías Zirku Taldea, Harrobi, Eva Guerrero CIA, Deabru Beltzak, Kolektivo Konika eta Ertza.

Gonbidapena

Ikuskizunak doakoak izango dira, baina gonbidapena jaso beharko da emanaldi bakoitza hasi baino 48 ordu lehenagotik. Pertsona bakoitzak bi txartel gorde ahalko ditu gehienez, inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan.

Antolatzaileek esan dutenez, segurtasun neurri guztiak beteko dira: sarrera mailakatua; banakako eserlekuak; jatea, edatea eta erretzea, debekatuta; maskara derrigor erabili beharra…