Itxi

kultura

Otsailak 7

Anton Reixa, SGAEren presidentetzarako hautagai

Erredakzioa

Erakundearen presidente izateko hautagaitza aurkeztu du. ''Gardentasuna'' izango da bere programaren oinarria, eta jakin badaki ''SGAEren ospe txarra'' kudeatu beharko duela.

  • Anton Reixa, SGAEko hauteskundeetan hautagai

    Anton Reixa, SGAEko hauteskundeetan hautagai . Argazkia: EFE

SGAEren presidente izateko hautagaitza aurkeztu du Anton Reixak. Otsailaren 7an egingo dituzten hauteskundeetan AUINIR taldearen baitan aurkeztu du bere burua idazle, musikari eta zinema zuzendariak. ''SGAEren ospe txarra'' kudeatu beharko duela jakin badaki Reixak, eta ''gardentasuna'' oinarri izango duen programa aurkeztuko du, erakundearen ''erabilgarritasuna'' defendatzeko asmoarekin.

Orain 25 urte egin zen SGAEko bazkide, eta, Saga operazioaren ondoren, ''erakundea kudeatzen modu aktiboan laguntzeko premia'' ikusi du Reixak.

''Ez dakizu ondo no ari zaren sartzen..., esaten didate etengabe ingurukoek'', adierazi du txantxetan musikariak. Bazkideen parte-hartzea bultzatzearen alde eta egile eskubidetan bildutako dirua banatzean gardentasunez aritzearen alde egin du Reixak.

''Egile eskubideak independentzia kulturalaren oinarri dira. Dena den, garrantzitsuena da herritarrek ulertzea SGAE tresna erabilgarria dela. Erakundeak berak sorrarazi duen ospe txarrari aurre egin beharko diogu'', gaineratu du.