Itxi

kultura

Antzerkia

Arriagak “Ama Kuraia” estreinatuko du martxoaren 25ean

eitb.eus

Denboraldiko antzerki ekoizpen garrantzitsuena izango da Arriagarentzat Bertolt Brechten obran oinarrituta Maria Goricelayak egindako moldaketa.

  • Arriaga Antzokia

    María Goiricelaya da egokitzapenaren egile eta zuzendaria. Argazkia: Begoña Barrutia.

Maria Goiricelaya bilbotar zuzendariak testu eta interpretazio errealistaren aldeko apustua egin du “Ama kuraia” Bertolt Brechten testuan oinarritutako moldaketan. Arriagaren ekoizpena, Bilboko antzokiak denboraldi honetan egingo duen garrantzitsuena, martxoaren 25ean estreinatuko dute euskaraz (gaztelaniazko bertsioa ere prestatu dute).

Goiricelayak lanaren jatorrizko bertsio lehor eta gogorraren aldeko apustua egin du, “ikus-entzuleak zalantzak izan ditzan, eta bere burua gudu-zelaian dagoen hiena gisa ikus dezan, une batean edo bestean denok bagaren bezala”.  Gainera, Goiricelayak gerretan emakumeek duten tokiari begiratu dio.

Ibilbide luzea duten bi emakumek, Itziar Lazkanok (gaztelaniaz) eta Ione Irazabalek (euskaraz), izango dira Ana Fierling Ama Kuraia, eta beriakin batera izango dira Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos eta Mikel Martínez. 

Gainera, Ama Kuraia-k Zabala (Jon Aguirrezabalaga) euskal konposatzailearen eta ekoizlearen ekarpena du, eta Euskeria Bilboko Koral Elkartearen abesbatzak kantatuko du zuzenean.  

Ama Kuraia martxoaren 25 eta 26an goizean (11:00) eta martxoaren 27 (19:30) eta 28an arratsaldean ikusi ahalko da euskaraz, eta gaztelaniaz martxoaren 18, 19, 20, 21 eta 22an arratsaldez.