Itxi

kultura

Administrazio Kontseilu berria

Bilduren esku geratu da Tabakalera

Erredakzioa

Gehiengoa lortu du Kontseiluan: hamabost kideetatik zortzi dira Bildukoak.

Tabakalerako Administrazio Kontseilua Bilduren esku geratu da, koalizioak asteazken honetako batzarrean gehiengoa lortuta. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak osatzen dute Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Administrazio Kontseilua.

Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako Udalean izan berri diren aldaketek eraginda, kide berriak izendatu dituzte. Izendapen berri horien ondorioz, Kontseiluko hamabost kideetatik zortzi dira Bildukoak.

Juan Karlos Izagirre, Nerea Txapartegi, Josu Ruiz (Bildu), Marisol Garmendia (PSE/EE) eta Eneko Goia (EAJ) dira Donostiako Udalak Tabakaleran izango dituen ordezkari berriak.

Gipuzkoako Foru Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusia, Ekhine Atorrasategi, Ikerne Badiola, Juan Carlos Alduntzin eta Jon Uriguen izendatu dituzte.

Blanca Urgell Kultura sailburua izango da Eusko Jaurlaritzako ordezakaritzaren burua. Berarekin batera, Antonio Rivera, Simon Mesanza, Aizpea Goenaga eta Rosa Diez Urrestarazu izango dira Tabakalerako Administrazio Kontseilu berrian.