Itxi

kultura

Omenaldia

Txillardegi gogoratuko dute, haren heriotzaren zortzigarren urteurrenean

eitb.eus

Urtarrilaren 9an hitzaldi eta bideo emanaldia izango da, San Jeronimo kaleko liburutegian, eta 12an, igandearekin, ibilaldi gidatua eta irakurraldi musikatua.

  • Txillardegi

    2012ko urtarrilaren 14an zendu zen hizkuntzalari, eleberrigile, pentsalari eta politikaria

Urtarrilaren 14an, zortzi urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak bi ekitaldi antolatu ditu hizkuntzalari, pentsalari eta eleberrigilea omentzeko.

Urtarrilaren 9an, ostegunean, “Txillardegiren Santa Klara uharte maitea” hitzaldi eta bideo emanaldia egingo dute Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko liburutegiko Kripta, 19:30ean. Elixabete Garmendia kazetariak “Santa Klara uhartea” Txillardegiren liburua aurkeztuko du, eta Parkea Bizirik elkarteko eta Bizilagunekin Plataformako kideek Cristina Iglesias eskultoreak uhartean egingo duen proiektuaren inguruan hitz egingo dute.

2020ko urtarrilaren 12an, iganderekin, bestalde, “Txillardegiren Antigua” ibilaldi gidatua egingo dute bigarrenez, 11:30etik aurrera, Josu Tellabideren eskutik. 13:30ean,ekitaldia egingo dute Txillardegi plazan, duela bi urte margotutako horma irudiaren aurrean, Mikel Antza idazleak eta Eneko Sierra saxofoi-jotzaileak.