kultura
Europako Kultur Hiriburu
Izagirre: 'Normalizazio politikorako bidea irekiko du izendapenak'
Erredakzioa
Elkarbizitzarako bidaian murgiltzeko gonbidapena egiten duen proiektu bat aukeratu dute 2016an Europako Kultur Hiriburu bihurtzeko.
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izango dela jakin ondoren, Gipuzkoako hiriburuak aurkeztu duen proiektuaren izaera bateratzailea azpimarratu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate berriak. ''''Ideologia ezberdinetako pertsonak batu ditu Donostia 2016 proiektuak'''', esan du Izagirrek epaimahaiaren erabakia jakin ondoren Kultur Ministerioan egin dituen adierazpenetan.
Alkatearen hitzetan, ''''izendapen honek ilusio garai berri bat irekiko du. Herritarren parte hartzea indartu eta gure hizkuntza eta kultura bultzatzeaz gain, normalizazio politikorako epe berria eta gure lurraldearen bakegintzaren aldeko garaia irekiko ditu. Guzti honekin mundura irekitako Donostia hiria
sortuko dugu, kultura guztiak jaso, eta pertsona eta herri guztien eskubide demokratikoak defendatuko dituen esparruan''''.
Epaimahaiari eskerrak eman dizkio, ''''proiektu berritzaile, ausart eta freskoa'''' aukeratzeagatik, eta lehiakide izan dituen hiriekin ere gogoratu da Izagirre. ''''Aukeratua izatea ohorea da. Baina benetan garrantzitsua bizitako esperientzia da, elkarrekin egindako lana. Lan hori ideia berrientzako ongarria da'''', gaineratu du.