Itxi

kultura

Musika Mendizabalan

Azkena Rock festibalaren 19. edizioak 36.000 pertsona bildu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Ostiralean, Mendizabalako barrutiak 17.000 jarraitzaile hartu zituen eta 19.000 larunbatean, antolakuntzak zehaztu duenez. "Rock jaialdi handia" bezala sendotu dela uste dute antolatzaileek.

2:59
Wilco, Azkena Rock jaialdian

Gasteizko Azkena Rock jaialdiak hemeretzigarren edizioa 36.000 bisitarirekin itxi du, iaz baino gehiago; izan ere, 31.250 pertsona hurbildu ziren 2018an.

Ostiralean, Mendizabalako barrutiak 17.000 jarraitzaile hartu zituen eta 19.000 larunbatean, antolakuntzak zehaztu duenez. Antolatzaileen ahotan, "rock jaialdi handi" bezala sendotu da, eta "Europako garrantzitsuenetariko bat" da. Zale berriak erakarri dituzte, horien artean hainbat familia, eta "belaunaldi aldaketa" ziurtatzea ahalbidetu du, erantsi dutenez.

Datorren urteko edizioari begira salgai jarritako 3.000 bonuak agortu dira dagoeneko. Musika festibala ekaineko hirugarren asteburuan (19 eta 20) izango da, eta jadanik Social Distortion eta Fun Manchu taldeen presentzia baieztatu dute.

Eguneko autobus zerbitzua martxan jartzearekin gertuko jarraitzaileak hurbiltzea erraztu da. Horrela, Errioxa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik hainbat pertsona gerturatu dira.

Era berean, jaialdiak publiko nazionala hartu du, batez ere Bartzelona, Madril, Valentzia eta Zaragoza¿tik etorritakoa. Atzerriko bisitariek ere gora egin dute, eta % 12 dira jadanik.

Azkena Espainian hitzordu bakarra bezala aukeratu dute rock talde handi askok: Wilco, Stray Cats, The B-52's, The Cult, Tesla, Deadland Ritual, Philip H. Anselmo & The Illegals, The Living End, Meat Puppets eta Corrosion of Conformity.