Itxi

kultura

Zuzendaririk gabe, oraindik

Tabakalerako zuzendaritza aukeratzeko prozesuan ez dute inor hautatu

Erredakzioa

''Lehenbailehen'' irekiko dute ''hautagai egokia'' aurkitzeko prozesu berria.

Tabakalera&' || 'nbsp; Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak bukatutzat eman du zuzendaritza nagusia hautatzeko abenduan ireki zuen prozesua, inor aukeratu gabe. Tabakalerako zuzendari kargua hutsik dago, joan den maiatzean Joxean Muñoz aurreko zuzendariak dimisioa aurkeztu zuenetik.

Hautatze prozesu osoa egin ondoren, hautagaiek lanpostuari dagozkion ''''gaitasun guztiak'''' edota ''''beharrezkoak direnak'''' betetzen ez dituztela erabaki du Tabakalerako Administrazio Kontseiluak, ohar batean jakinarazi dutenez.

Ondorioz, aho batez erabaki dute lehenbailehen beste prozesu bat zabaltzea, ''''hautagai egokia aurkitzeko''''.