kultura
Tabakaleraren lehen taupadak
Arteleku-Tabakalera sorkuntzagunea martxan da
Erredakzioa
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren bihotza Artelekun jarriko da abian. Sorkuntza eta esperimentazioa bultzatuko dira bertan.
Hitzarmen honetan jasotzen denez, Tabakalerak izango du Artelekuko diziplina anitzeko arte egitarauaren bilakaeraren ardura, datozen hiru urteotan. Helburua proiektu hori sorkuntza egoitza berrira bideratzea izango da.
Horrela, Arteleku-Tabakalera sorkuntza zentroak hainbat eremu artistikotatik abiatuta elementu berritzaileak bilatzen dituzten eta ikus-entzunezko garapena duten sorkuntza proiektuak sustatuko ditu bereziki: arte plastikoak, argazkilaritza, animazioa, zinema, telebista, soinua, moda, eskultura, diseinua, eszena...
Halaber, lehentasunezkoa izango da trebakuntza eta topaketa sustatzea, zentroko erabiltzaileei, sortzaileei, ikus-entzunezko sektoreko profesionalei eta ikus-entzunezkoetan interesa duten herritarrei zuzendutako laborategi eta jardueren bitartez (jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, tutoretzak...).
Hau guztia aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,350.000 euro bideratuko ditu 2011, 2012, 2013 hirurtekoan. Gainera, programaren eta erabiltzaileen arreta zerbitzuei erantzuteko beharrezko jotzen den 600.000 euroko ekarpena ere egingo du.