X-kulturabono-X
Kanpaina
Agortuta daude kultura bonuak
Erredakzioa
7.000 bonu gehiago atera dira, eskariari erantzuteko, baina ezinezkoa da bat eskuratzea.
Aurtengo kanpainako kultura-bonuaren salmenta bukatuta dago, zeren eta, aurrezki-kutxek emaniko datuen arabera, Eusko Jaurlaritzak abiatutako programan jaulki diren 59.000 bonuetatik %100 salduta baitago. Eskaera ikusirik, Eusko Jaurlaritzak beste 7.000 bonu atera zituen, 105.000 euroko ekarpen berezi bati esker.
Oraindik zabalik dago bonua publizitatzeko abian jarri den bideo-spot lehiaketa, izan ditzakeen erabilera eta aplikazio ugariak birsortzeko, eta, oro har, kulturaren kontsumoa jolaseko, aberaste pertsonaleko eta garapen kulturaleko iturri moduan sustatzeko. Bideoek 40 segundotik beherako iraupena izango dute, eta web horretatik xede horretarako deskargatu ahal izango diren azala eta ginglea erantsiz editatuta egon beharko dira.
3.000 euroko sari bat ezarri da spot onenarentzat, eta 2.000 euroko beste bat, bigarren sailkatuarentzat. Beste bi sari-modalitate ere egongo dira: ikusleen saria, eitb.com-en bidezko spot bozkatuenerako (1.000 euroko saria) eta 200na euroko beste bi sari (40 euroko bost bonu) bozkatzaileen artean zozketatzeko.
Data garrantzitsuak
Bonuak 2011ko urtarrilaren 20ra arte erabili ahal izango dira, programari atxikitako 366 saltokietan soilik (horrek %27,53ko gehikuntza dakar iazkoaren aldean). Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango. Programari atxikitako establezimenduek jasotzen dituzten bonuak dirutan trukatu ahal izango dituzte, aukeratzen diren finantza-entitateetan, 2010eko abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 31ra bitartean.
Bestalde, Kultura Sailaren 2011rako aurrekontu-proiektuan jadanik jasota dago Kultura-bonuarentzako diru-partida bat eta, horrenbestez sendotu egiten da apustu hau.