Itxi

kultura

Bozketaren bezperan

Erasoak alderdi politikoen webguneei, 'Sinde Legea'ren aurka egiteko

Erredakzioa

Gaur bozkatuko dute 'Sinde Legea', eta Anonymous taldeak alderdi politikoen aurkako erasoak egiteko deia egin zuen atzo. Asteartean kongresuko webgunearen aurka joango dira.

PSOE, CiU, PP eta EAJ alderdien webguneek arazoak izan dituzte astelehen arratsaldean, ''Sinde Legea''ren bozketaren bezperan. Izan ere, Anonymous blogak webguneoi erasotzeko deialdia egin die Interneteko erabiltzaileei, ''Sinde Legea''ren aurkako protesta gisa.

PSOEren webgunea izan da erasoari eutsi dion bakarra. CiUren, EAJren eta PPren webguneetan sartzeko arazoak egon dira arratsaldean zehar. Metodo hau proposatu dute: erabiltzaileak masiboki alderdi politikoen webguneetan sartzea, 18:00etatik aurrera.

Gaurko ez da izango, ordea, eraso bakarra. Anonymous blogeko kideek biharko ere egin dute deialdia, kongresuko webgunearen aurka egiteko.

Ekimen honek atzo hainbat webgunek egindako protestarekin egin du bat. Izan ere, igande honetan hogei webgunek ez zuten edukirik eskaini. ''Cinetube'', ''Series Yonkis'', ''El Rincón de Jesús'', ''Cine Gratis'' eta ''Por descarga directa'' izan ziren atzo protesta egin zutenetako batzuk, ''Sinde Legea''ren ondorioz Internet ''''boterearen mesedetan lan egingo duen beste telebista bat izango baita'''', euren ustez.