kultura
Antzerkia
'La pequeña Bella Durmiente' umeentzako antzezlana, apirilaren 7an Bilbon
eitb.eus
Ekoizpenak ipuinaren jatorrizko istorioa eta Mozarten hainbat operaren musika uztartzen ditu, eta umeen bi bizkaitar abesbatzak hartzen dute parte.
-
Bi funtzio egingo dituzte Campos Eliseos antzokian
Campos Eliseos Bilboko antzokiak ‘La pequeña Bella Durmiente’ operaren bi saio hartuko ditu apirilaren 7an, larunbatarekin. Opera Divertimento euskal konpainiak umeentzat ekoitzitako ikuskizunaren zuzendari eszenikoa Miguel Ribagorda da.
Ikuskizunean, ipuinaren jatorrizko bertsioa eta Wolfgang Amadeus Mozarten hainbat operaren musika uztartuko dituzte: Bastien und Bastienne, La Finta Giardiniera, Cossi fan Tutte eta Le Nozze di Figaro.
Loti Ederraren moldaketaren muina ipuinaren jatorrizko bertsioa izango da, zeinetan printzesak, esnatutakoan, bizimodu berria abiatzen baitu printzearekin: alabak edukitzen ditu… Berritasun gisa, agertokiko lana osatzeko, berariaz ikuskizunerako eginiko marrazki bizidunak proiektatuko dituzte emanaldietan.
Gainera, Lilura Abesbatza eta Biotz Alai Txiki Getxoko abesbatzetako 120 neska-mutikok hartuko dute parte.
70 minutuko bi funtzio izango dira, lehena 17:00etan eta bestea 19:00etan, eta sarrera salgai daude jada, 8 eta 15 euro arteko prezioan, antzokiko txarteldegian eta ohiko tokietan.