Albisteak
780.000 euroko gastua
52.000 kultura bono, abenduaren 13tik aurrera
Erredakzioa
Bigarren urtez, liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dezake.
Eusko Jaularitzako Kultura Sailak bigarren urtez eskainiko ditu kultura bonoak.&' || 'nbsp;Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dezake.
Iaz bezala, kultura merkatua bultzatzeko 25 euroko bonoa jarriko da salgai. Agiri horrekin, atxikita dauden denda, museo edo antzokietan 40 euroko gastua egin ahal izango du bonoaren jabeak. 15 euroko aldea Eusko Jaularitzak ordainduko du.
Bonoa txartelarekin erosi beharko da, eta txartel bakoitzeko bono bakarra eskuratu ahal izango da. Abenduaren 13an jarriko dira salgai, eta urtarrilaren 20a bitartean erabili ahal izango dira.
Kanpaina honetan 780.000 euro gastatuko ditu Jaularitzak. Beraz, 52.000 bono aterako dira merkatura.
Merkataritza-establezimenduak Kultura Bonoa programari atxikitzeko epea 2010eko azaroaren 17an hasiko da, eta 2010eko abenduaren 3an amaituko (biak barne). Programari atxikitako establezimenduek jasotzen dituzten bonoak dirutan trukatu ahal izango dituzte, aukeratzen den finantza-entitatean, 2010eko abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 31ra bitartean. Behin epea igaroz gero, bonoak ezingo dira dirutan trukatu entitate kolaboratzaileetan.