Itxi

kultura

Hurrengo fasera igaro da

Donostiak aurrera, 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko lehian

Erredakzioa

Lehen fasea honako hiri hauek ere gainditu dute: Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza. Iruñea kanpoan geratu da.

Donostiak gero eta gertuago du 2016an Europako Kultur Hiriburu izatea. Gipuzkoako hiriburuaren proiektuak&' || 'nbsp; fase hau gainditu du, eta aurrera jarraitzen du lehian. Guztira 6 hiriburuk gainditu dute hautaketa: Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia, Zaragoza eta Donostia. Iruñea kanpoan geratu da.

Albistea jaso eta berehala Radio Euskadin egindako adierazpenetan ''''oso pozik'''' agertu da Odon Elorza Donostiako alkatea. Proiektuaren bigarren atalarekin hasteko irrikitan dago Elorza, eta hautagaitzak Biarritzetik Bilbora bitarteko edukiak izango dituela azpimarratu du. Donostiako alkatearentzat ''''Europako hirietan elkarbizitza lortzeko tresna da kultura. Kohesio arazoak, maila linguistikoan hika-mikak edo indarkeria problemak dituzten hirietarako sendagai egokia da kultura'''', gaineratu du alkateak. Bere ustetan, Euskadik Europan egin dezakeen ekarpenik handiena elkarbizitzaren aldeko proiektuan lan egitea da.

Iruñea hautaketatik kanpo gertu bada ere, Yolanda Barcina pozik agertu da egindako lanarekin. Nafarroako hiriburuko alkateak oposaketa batekin alderatu du gaurko hautaketa prozesua. ''''Lan ona egin eta azterketan emaitza ona lortu arren, Iruñea lanposturik gabe geratu da'''', esan du.

Manfred Gaulhofer hautaketa batzordeko presidenteak eman ditu lehen hautaketa hau gainditu dituzten hirien izenak. Madrilgo Reina Sofia Museoan egin dute iragarpena. Guztira 15 hirik aurkeztu dute egun hauetan euren proiektua Reina Sofia Museo horretan, epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiko sei kide espainiarrak ziren eta beste zazpi Europako beste herrialde batzuetakoak, guztiak ere kulturarekin lotutakoak.

2011ko uztailean jakingo dugu Espainiako zein hiriburu izango den 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Poloniako beste hiriburu batekin batera.