Itxi

kultura

Maiatzak 19-22

Literatura azal-azalean, Literaturia Zarauzko jaialdian

eitb.eus

Errezitaldiak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak, liburu-azoka eta musika izango dira Zarautzen, “larrua” ardatz hartuta. Besteak beste, Kirmen Uribek eta Miren Agur Meabek hartuko dute parte bertan.

  • Ruper Ordorikaren emanaldia egongo da, besteak beste.

    Ruper Ordorikaren emanaldia egongo da, besteak beste.

Gaur abiatuko da Literaturia literatur jaialdia, “irakurleen eta sortzaileen arteko topagunea”, Zarautzen. Antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdi bat baino gehiago, topagunea da Literaturia, batez ere, “diziplinen arteko topagunea, eta idazleen, editoreen eta irakurleen artekoa”.

Musika plazan liburu-azoka izango da, eta, gainera, Garoa liburu-dendan hainbat liburu aurkeztuko dira larunbat-igandeetan. Halaber, beste ekitaldi batzuk ere izango dira: poesia-bideoak euskaratu eta azpititulatzeko tailerra, kontzertuak, poesia-errezitaldiak…

Denak, gai baten inguruan mugituko dira: larrua.

Egitaraua

MAIATZAREN 19A (OSTEGUNA)

19:30 – Noite galega. Isaac Xubin poeta galiziarra, Jose Luis Otamendi eta Jon Benito. San Pelaioko Iñurritza Sozietatean.

MAIATZAREN 20A (OSTIRALA)

19:30 – Irekiera-hitzaldia: Larruaren kodea, Miren Agur Meaberen eskutik. Modelo aretoan.

Jarraian – Ene maite kuttunak. Modelo aretoan. 3 euro.

Anne Sextonen poema zirraragarriak hitzez, gorputzez eta soinuz jantziko dituzte Harkaitz Cano idazle eta poemen itzultzaileak, Ainara Gurrutxaga aktoreak eta Iban Urizar (Amorante) musikariak.

MAIATZAREN 21A (LARUNBATA)

Liburu-azoka Musika plazan, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

10:00 – 12:30 – Poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra, EIZIEren eskutik, udaletxean. 

12:30 – Isabel Iturberen bizitza eta heriotza (estreinaldia). Modelo aretoan. Doan.

Jarraian – Tailerrean azpititulatutako bideoen emanaldia, Bego Montoriok eta Garazi Arrulak aurkeztuta, Modelo aretoan. Doan.

17:00 – Mr. Señora (estreinaldia), Modelo aretoan. 3 euro.

Oier Guillanek Txalapartarekin argitaratutako liburuko testuak oinarri, errezitaldi dramatizatua eskainiko du Metrokuadrokak. Aktoreak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan.

20:00 – Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa, Modelo aretoan. 8 euro.

MAIATZAREN 22A (IGANDEA)

Liburu-azoka Musika plazan, 10:30etik 14:00etara.

11:00 – Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil poesia-liburuaren errezitaldia. Musika Plazan.

12:00 – Solasaldia, Modelo aretoan. 3 euro.

Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe, larruaz eta hitzez arituko dira solasean, Goizalde Landabasorekin batera.

Jarraian - Egun on, Pyongyang ikus-entzunezkoa, Francisco Escudero musika kontserbatorioko musikarien zuzeneko emanaldian, Modelo aretoan.

17:00 – Apaxi ipuin-kontalaria: Santa Marinako jai-batzordeak antolatuta.

17:00 – Beñat Axiari eta Joseba Irazoki, Modelo aretoan. 3 euro.

19:00 – Nork hil du Egaña? komikia oinarri hartuta, emanaldia eskainiko dute Xabi Paya eta Patxi Gallego egileek. Andoni Egañak eta Fredi Paiak bertsotan egingo dute. 3 euro.