Albisteak
Euskalduna Jauregia
'Forever King of Pop', Michael Jackson berpiztuko dute Bilbon
Erredakzioa
Martxoaren 13an estreinatu zuten Madrilen, eta uda honetan Bilbon hasiko dute bira. Guztira 13 emanaldi izango dira geurean, 2010eko Aste Nagusian. Maiatzaren 4an izango dira sarrerak salgai.
Aurtengo Bilboko Aste Nagusian, ''Forever King of Pop'' izeneko ikuskizunaren biraren hasiera hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak. Michael Jacksoni egindako omenaldia da musikala, eta 40 lagun bilduko ditu taula gainean.
Poparen Erregearen arrakastak izango ditugu entzungai, bakarlari gisa egindako musika ibilbideko lanik nagusienak zein Jackson 5 bere lehen etapako doinuak ere. ''''Billie Jean'''', ''''Beat It'''', ''''Bad'''', ''''Abc'''' edo ''''I Want YouBack'''' doinu ezagunekin batera, Thriller eta Smooth criminal bezalako bideoklip mitikoak taularatuko dituzte. Poparen erregearen izpirituarekin batera, abeslariak, dantzariak, gospel koro bat eta efektu bereziak izango dira eszenatoki gainean.
Madrilgo Lope de Vegan estreinatu zuten martxoaren 13an, eta, Espainiako hiriburua itxita, Bilbon ekingo diote ikuskizunaren birari. Musikalaren zuzendari artistikoak, Jeses Sanz-Sebastianek, adierazi duenez, ''''ikuskizuna erraldoia izango da, Michael Jacksonek berak bere kontzertuetan taularatzen zuenaren modukoa''''. Bilbon egin duten aurkezpenean Fran Jackson eta Mampuele artistak izan ere dira, Poparen Erregearen paperaren arduradunak.
Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dituzte salgai.