kultura
APIRILAREN 22TIK AURRERA
‘Gernika’ eta ‘Quatretondeta’, Malagako Zinemaldian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koldo Serra getxoztarraren ‘Gernika’ filmak hiriaren bonbardaketa kontatzen du. Maria Valverdek eta Barbara Goenagak, besteak beste, parte hartzen dute drama erromantiko eta sentibera horretan.
-
Koldo Serraren 'Gernika' filma erromantikoa eta sentibera da. Argazkia: Malagako Zinemaldia
Malagako Zinemaldiaren 19garren edizioko Sekzio Ofiziala apirilaren 22tik maiatzaren 1era izango da, eta bi filma berri ekarriko ditu: Koldo Serraren ‘Gernika’ eta Pol Rodriguez ‘Quatretondeta’.
‘Gernika’ drama erromantiko bat da, eta Pablo Picasso artistak irudikatu zuen hiriaren bonbardaketan oinarrituta dago. Filma apirilaren 26an estreinatuko da, bonbardaketaren urteurrenean. Barney Cohen eta Carlos Clavijo dira gidoilariak, eta, besteak beste, ondorengo aktoreek parte hartu dute pelikulan: Maria Valverde, James D’Arcy, Jack Davenport, Ingrid Garcia-Jonsson, Alex Garcia, Barbara Goenaga eta Irene Escolar.
Pecado Films, Travis Producciones, Sayaka Producciones eta The Movie AIE aritu dira ekoizpen lanetan. EITBk, Canal Surek, Euskaltelek eta Sony Picturesek ere lagundu dute proiektuan.
Teresa (Maria Valverde), egunkari errepublikazale baten prentsa bulegoko editorea da. Teresak Henry (James D’Arcy) frente nazionalean lan egiten duen berriemaile amerikar bat ezagutuko du. Vasyl (Jack Davenport) bere nagusiak bultzatuta, Henryrekin maiteminduko da.
Pol Rodriguezen lehen filmaren fotograma. Argazkia: Malagako Zinemaldia
Bestalde, ‘Quatretondeta’ Pol Rodriguezen lehenengo filma da. Jose Sacristan, Laia Marull, Sergi Lopez eta Julian Villagran dira aktore nagusiak. Bizitzaren, heriotzaren eta memoriaren inguruko hausnarketa egiten duen komedia beltza da. Arcadia Motion Picturesek, Afrofita Audiovisualek eta Noodles Productionek lagundu dute ekoizpenean. TVEk, TVCk, ICAAk eta ICECk parte hartu dute, eta Alfa Picturesek banaketa egin du. Apirilaren 29an estreinatuko da zinemetan.
Zuzendariak
Koldo Serra, Getxon (Bizkaia) jaioa, Arte Ederretan lizentziatua da, eta ikus-entzunezkoetan espezializatua. Halaber, komikigintzan eta diseinuan ere dihardu. Hainbat proiektutan parte hartu du, esaterako, ‘El comisario’ edo ‘Gominolas’ telesailetako kapitulu batzuk zuzendu ditu. ‘7:35 de la mañana’ laburmetraietan ere lagundu izan du, 2004ko Laburmetrai Onenaren sarira hautatua. Gainera, ‘Amor de madre’ eta ‘El tren de la bruja’ laburmetraiak zuzendu ditu.
Pol Rodriguezek bere lehenengo filma zuzendu du, ‘Quatretondeta’. Rodriguezek ibilbide iaioa egina du Agusti Villaronga, Marc Recha edo Claudia Llosa, besteak beste, zuzendarien laguntzaile lanetan.
tzaile lanetan.