Itxi

kultura

Urriaren 23an

Alex Katzen paisaien erakusketa, urrian Guggenheim Museoan

Agentziak | Erredakzioa

Urriaren 23tik aurrera 'Alex Katz, hemen eta orain' erakusketa izango dugu ikusgai Bilboko museoan.

  • Bilboko Guggenheim Museoa. Argazkia: EFE

    Bilboko Guggenheim Museoa. Argazkia: EFE

Bilboko Guggenheim Museoak Alex Katz artistaren paisaien erakusteka ekarriko du Bizkaiko hiriburura. 'Alex Katz, hemen eta orain' erakusketa urriaren 23tik aurrera egongo da ikusgai. Erakusketak azken 25 urteetan New Yorkeko margolariak egin dituen paisaien garapena esploratzen du.

Katzek 'Irribarreak' erakusketa ekarri zuen 2012an Guggenheimera, eta haren obrak museo honetara itzuliko dira urriaren 23tik otsailaren 7ra. Atlantako High Museum of Art museoak Bilboko Guggenheim Museoarekin elkarlanean antolatu du 35 paisaia biltzen dituen erakusketa hau.

Katzen obra Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan eta gaur eguneko abangoardian kokatzen da. Katzek 50eko hamarkadan hasi zuen bere ibilbide artistikoa margolari figuratibo bezala.

Sakontasun gutxiko espazio piktoriko batean deskribatzeko marra garbiak eta murriztaileak baliatuz, elkarrizketa eragin nahi du pertzepzioaren eta kontzientziaren bat egiteaz eta artearen eta naturaren arteko harremanaz.