Hasiera
Agur
Noel Gallagherrek Oasis utzi du
erredakzioa
Taldeko konpositore eta gitarristari "ezinezkoa" zitzaion bere anaia Liamekin lan gehiago egitea.
Noel Gallagher musikari britainiarrak ostiral gauean “gogo onez” eta modu ofizialean iragarri du Oasis taldetik alde egingo duela, taldeko abeslaria eta bere anaia den Liamen alboan lanean "egun bakar bat bera ere ezin duelako jasan".
"Atsekabez baina pozik iragarri nahi dizuet Oasis taldeari uko egitera noala" idatzi du gitarristak pop taldearen web ofozialean. "Jendeak nahi duena esan eta idatziko du, baina neure azalpena sinplea da: ezin nuen Liamen ondoan egun bakar bat ere gehiago lan egin" azaldu du Noel Gallagerrek.
Manchesterreko talde hau, Britpop delako mugimenduaren talderik esanguratsuena izan zen laurogeitamargarren hamarkadan zehar, Wonderwall edo Roll With It bezalako abestiengatik. Dena den, Gallager anaiek musika arloan jasotako sariek ospa ona eman diote taldeari baina beraien arteko harreman eskasak bere izen ona lausotu egin du.
Betidanik taldearen banaketaren inguruko zurrumurruak isilarazten saiatu dira anaiak baina joan den igandean Ingalaterrako hegoekialdean, Chelmsford V Jaialdian, eman behar zuten zuzenekoan kale egiteak uste hauek baieztatu egin zituen.
Twitter bidez zenbait hedabidetan agertutako zurrumurru hauek ezeztatu zituen Liam Gallagerrek eta esan zuen Chelmsfordeko kontzertura ez zirela joan laringitisak jota egon zelako.
Taldeak atzo Parisen beste zuzeneko bat iragarrita zuen eta bertan behera geratu zen. Taldeak internet bidez "barkamena" eskatu zien Paris, Konstantza eta Milaneko kontzertuetarako sarrera erosita zuten jarraitzaileei
30.000 lagun inguru batu dira Pariseko Rock en Seine jaialdian. Oasisek jotzeko asmoa zuen baita Alemanian (larunbat honetan) eta Italian (igandean).