kultura
Heriotza
Javier Ibarretxe zinema ekoizle bilbotarra hil da
Erredakzioa
Oscar sarietara izendatuta egon zen Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana film laburra ekoitzi zuen.
-
Argazkia: EiTB
Javier Ibarretxe 52 urteko zinemagile eta ekoizle bilbotarra hil da astearte honetan, gaixotasun luze baten ondorioz.
Senideekin batera, Ibarretxe & Co ekoiztetxea sortu zuen, eta film laburrak eta umorezko zinema bultzatzeko lan egin zuen. Esaterako, Bitan bakarrik hiltzen da, Sabotajea, Hildako arruntak edota Mundu ia perfektua filmak ekoitzi zituen. Ekoizle jardun zen batik bat, baina zuzendaritza eta gidoigile ardurak ere hartu izan zituen, baita inoiz aktore lanak egin ere.
Bestalde, Oscar sarietarako izendatuta egon zen Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana film laburra ekoitzi zuen.
Oso gazterik hasi zen zinemarekiko zaletasuna eta lotura agertzen, Algortako Irudi Tailerrean. Ikasle lehenik, eta irakasle ondoren, bertan ekin zion film laburrak egiteko bideari.
Eusko Jaurlaritzak zinemagile eta ekoizlearen heriotza deitoratu du, ohar batean.