Itxi

kultura

Euskal Herriari bisita

Yoko Onok gastronomiaren arteaz gozatu zuen, Arzaken afalduta

Erredakzioa

Guggenheim Museoan egingo dioten erakusketaren promozioa aprobetxatuz Donostiako Arzak jatetxean geldialdia egin zuen nazioarteko artista ezagunak.

  • Yoko Ono 'Half a room' artelanean. Irudia: Clay Perry

    Yoko Ono 'Half a room' artelanean. Irudia: Clay Perry

Yoko Onok Donostiako Arzak jatetxean indarrak berritu zituen atzo, gaur Bilboko Guggenheim Museoan egingo dituen performance-en aurretik. Asteartean iritsi zen Euskal Herrira ostiralean Bilboko museoan estreinatuko duten erakusketa promozionatzeko.

Bilbon egingo duen emanaldia baino lehen, sarrerak agortuta daude, Donostiara joan zen eta Juan Mari Arzaken jatetxeko jakiez gozatzeko aukera izan zuen.

Eitb.com-i sukaldariak adierazi dionez, afari laburra, barazki batzuk hartzen zituena, izan zen. Besteak beste, kabrarroka pastela kataifiarekin, perretxikoa fruitu lehorrekin eta zitrikoekin, azenario gilda eta ssam-janga, eta barazki antolaketa duen denboraldiko parterrea probatu zituen.

Yoko Onok daztatutako menua:

- Kabrarroka pastela kataifiarekin

- Babarrunak azeitunarekin eta sagarrarekin

- Azenario gilda eta ssam-janga

- Perretxikoa fruitu lehorrekin eta zitrikoekin

- Txorizoa tonikarekin

- Arraultza azal erdi kurruskatsuarekin eta 'esne hosto' eta mamituek lagundutako baobaba

- Sasoiko parterrea, barazki konposizio batek lagunduta

- Oihal begetaleko abelgorri okela (haragi errea kuskusak eta karamelu bihurtutako barazki kristalek lagunduta)

Yoko Ono lagun batekin joan zen jatetxera eta ura eta infusioak edan zituen.

Arzakek esandakoaren arabera Yoko Ono oso 'apala eta adeitsua' izan zen eta 'arreta handia jarri zion menuari'.

Afaltu bezain laster joan egin zen artista ezaguna eta dirudienez bere gustukoa izan zen 'goiz joan zen eta ikusi genuenaren arabera oso pozik', azaldu du sukaldariak. Azkenik, afarian zehar interes handia jarri zuen Donostian eta bere gastronomian.