Itxi

kultura

Gaur gauean

Guggenheim museoak Frank Gehryren 85. urteurrena ospatuko du

Erredakzioa

Daniel Barenboim zuzendariak Franz Schubert konpositoreari buruzko kontzertua eskainiko du museoa diseinatu zuen arkitektoaren urtebetetzea ospatzeko ekitaldian.

  • Bilboko Guggenheim Museoa. EITB.

    Bilboko Guggenheim Museoa. EITB.

Bilboko Guggenheim Museoak Frank Gehry arkitektoaren 85. urtebetetzea ospatuko du gaur. Horretarako, Daniel Barenboim (Argentina-Israel) zuzendariak Franz Schubert konpositorearen lanetan oinarritutako kontzertua eskainiko du.

Gehryren omenaldia museoak antolatzen duen urteroko afariaren baitan egingo dute. Afari honekin, erakundeak, ohorezko eta nazioarteko bazkideak, eta bazkide korporatiboak gogoan hartu, eta urtero museoari ematen dioten laguntza eskertzen dute.

1929. urtean Toronton (Kanada) jaio zen Frank Gehry, baina AEBko herritartasuna du. 1989an arkitekturaren Pritzker sari ospetsua irabazi zuen, eta nazioarte mailako arkitekturan ezinbesteko erreferentzia da.

Herrialde askotan lan esanguratsuak egin baditu ere, Guggenheim Bilbao Museoak (1991 eta 1997 artean eraiki zuen) eman zion nazioarteko prestigioa. Museoa eraikitzeko, bertoko harriarekin batera kristala, altzairu herdoilgaitza, zinka eta titanioa erabili zituen, besteak beste.