Itxi

Musika

BBK Music Legends

Rockaren mitoak beste asteburu batez, oraingoan Bilbon

N. V. | EITB Media

Gasteizen Iggy Pop, Chrissie Hynde eta beste hainbat izen handi jaso eta astebetera, BBK Music Legends Bilboko jaialdiaren kartelak Chris Isaak, The Cult eta The Waterboys ditu buruan.

  • Chris Isaakek larunbatean eskainiko du kontzertua.

    Chris Isaakek larunbatean eskainiko du kontzertua.

BBK Bilbao Music Legends jaialdiaren seigarren edizioak (ekainaren 23 eta 24an, Bilbao Arenan) aurreko edizioetako mailari eusteko erronka du betetzeko, besteak beste, Van Morrison, Beach Boyse eta Status Quo izan baitziren orduan jaialdian.

Lantegi hori gauzatzeko argumentu nagusiak bi jardunaldietako kartelburuak izango dira, hots, The Cult hard rock talde britainiarra ostiralean eta Chris Isaaken rock klasikoa larunbatean.

Horiekin batera, beste izen batzuk daude ostiralerako, hala nola Uli Jon Roth (Scorpionseko kide ohia) eta Vargas Blues Band, baita Nikki Hill, Willis Drummond, Sua eta The Daltonics.

Larunbaterako, bestalde, The Waterboys eta Canned Heat klasikoak programatu dituzte, baita Nikki Lane country musikaria, Luke Winslow-King eta Lorelei Green bilbotar taldea ere.

Bi eguneko bonuak agortuta daude dagoeneko (eguneko sarrerak daude oraindik) Bilbao Arenara guztira hamahiru talde eramango dituen jaialdirako.