Itxi

Musika

HERIOTZA

Keith Levene hil da, The Clash taldeko gitarrista eta sortzailea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

65 urterekin hil da musikari ezaguna, minbiziaren ondorioz. "Bakean hil da, eroso eta maitatua sentituz" adierazi du familiak.

  • Keith Levene. Argazkia: wikipedia

    Keith Levene. Argazkia: wikipedia

Keith Levene gitarrista, The Clash talde britainiarraren sortzailea, hil da gibeleko minbiziak jota, Norfolkeko bere etxean, Ingalaterran.

Londresen jaio zen duela 65 urte, Julian Levene izenarekin. 18 urte zituela, The Clash sortu zuen Mick Jones gitarristarekin eta Paul Simonon baxu-jotzailearekin batera, Bernard Rhodes taldeko managerrak lagunduta. Hark eskatu zion, hain zuzen ere, Joe Strummer abeslariari taldean sartzeko.

Strummerrek Sex Pistols taldea ikusi berri zuen Nashville Rooms-en jotzen, eta gainerakoak konbentzitu zituen punka zela jorratu behar zuten estiloa.

The Clashek gero eta kutsu politikoagoa hartzen zuela ikusita, taldea uztea erabaki zuen eta are arrakasta handiagoa lortu zuen Public Image Ltd taldearekin, John Lydon Sex Pistols taldeko abeslariarekin batera sortu zuen taldearekin. Johnny Rotten izena erabiltzen zuen, eta gero postpunk bezala ezagutu zenaren oinarriak jarri zituzten.

Keith Levene bikotekidea, Jill Bennett arreba eta haren senarra izan zituen ondoan azken orduetan. "Bakean hil da, eroso eta maitatua sentituz" adierazi du familiak.