Itxi

Musika

Jaialdia

Gasteizko Jazzaldia: 'Inork beste inor zapaldu badu, Donostia izan da'

Dave Douglas, Joe Lavano, Gilberto Gil eta Sonny Rollins Arabako hiriburuko jazz jaialdian eta hiru egunez Donostiakoarekin bat egingo du.

  • Gasteizko jazzaldiko bozeramaileak. Argazkia: EITB

    Gasteizko jazzaldiko bozeramaileak. Argazkia: EITB

Gasteizko Jazzaldiak aurkeztu du ofizialki, bere 36. edizioa. Uztailaren 16ean Sweet Honey in the rock-en gospel kontzertuarekin hasi, eta uztailaren 21era arte jarraitu ahal izango dira aurten, Gasteizko Nazioarteko jazzaldiaren 36. edizioko kontzertuak. Mendizorrotzan egingo dira emanaldiak, baina baita Antzoki Zaharreko XXI. mendeko jazza ziklokoa ere izango da gozagarri eta hiriko beste hainbat gunetan ere jazz doinuak izango dira nagusi.

Donostiako eta Gasteizko jazzaldiek bat egingo dute aurten hiru egunez eta Gipuzkoako hiriburuko jaialdiko zuzendariak agiri batean argitaratutakoaren harira, Gasteizko hiriburuko jazzaldiko bozerameileek zera esan dute: beraiek historikoki sanferminen ostean egin dutela jaialdia eta hortaz, "baten bat gainezarri bada, Donostia izan da", adierazi dute.

Murrizketak bihurtu dira, nahi gabe, edizio honetako protagonista nagusiak: aurten ez da jaialdia ireki ohi zuen piknika izango eta jazz mintegiak ere kendu behar izan dituzte. Falerina lorategietako sesioak ere kendu behar izan dituzte murrizketengatik.

Stefano Bolani Trio, Joe Lovano eta Dave Douglasen bostekoa; Joshua Reedman saxo-jotzailea, eta Gilberto Gil brasildarra dira, Gasteizko Jazzaldira etorriko diren izarretako batzuk. Gilberto Gilen kontzertua uztailaren 19an izango da Mendizorrotzan. Pat Metheny jazz gitarra-jotzailea uztailaren 20an eta Sonny Rollins saxo-jotzaile handia ere, Gasteizko Jazzaldian izango dira datorren uztailean, Uztailaren 21ean hain zuzen ere, jaialdiaren azken egunean.

Esan behar dugu gainera, Antzoki Zaharrean, XXI. Mendeko jazza zikloan egin ohi duten konexioa izeneko kontzertua, kanpoko musikari batek hemengoekin egin ohi duen kontzertu berezi hori, Gorka Benitez saxo-jotzaile bilbotarrak eta Ben Monder New Yorkeko gitarra jotzaile eta konpositoreak eskainiko dutela aurten.