Musika
Abuztuak 24-28
Flamenco on Fire jaialdia gaur gauean hasiko da, eta Nafarroako kaleetako kontzertuak berreskuratuko ditu
N. V. | EITB Media
Kontzertu Handien zikloan egongo dira, besteak beste, María José Llergo, Carmen Linares, José Merce eta María Toledo.
-
María José Llergok abuztuaren 25ean joko du Iruñean
Flamenco on Fire jaialdia Nafarroako kaleetara bueltan izango da, Iruñean, Tuteran eta Vianan, gaurtik 28ra, eraikin ospetsuen balkoietan doako emanaldiak berriz berriz eskainiko dituen programazioarekin.
Covid-19aren erruz bi urtez publiko orokorrarentzako kaleko emanaldiak egin gabe egon eta gero, Flamenco on Fireren aurtengo edizioan balkoietako kontzertuak izango dira, eta Rafael Riquenik abiatuko du ziklo hori, gaur gauean, Nafarroako Jauregian.
Iruñean, gainera, abuztuaren 25etik 28ra egunero egongo dira kontzertuak zenbait eraikinetako balkoietan, hala nola udaletxea, La Perla hotela eta Ezpeleta jauregia.
Kontzertu Nagusien zikloan arituko dira Carmen Linares (Tutera), María José Llergo (Baluarte), José Mercé (Baluarte), María Toledo (Gayarre), Estévez & Paños (Baluarte) eta Israel Fernandez Diego del Morarekin batera (Baluarte), eta Zentral aretoan kontzertua eskainiko dute Los Volublek, Cristian de Moretek eta Derby Motoreta's Burrito Kachimba taldeak.