Itxi

Musika

Abuztuak 28

Glad is the Dayk musika bueltan eramango du Kristina Enea parkera

N. V. | EITB Media

20 taldek joko dute abuztuaren 28an Donostiako parkean antolatuko den doako jaialdian.

  • HOFE x 4:40k joko du, besteak beste

    HOFE x 4:40k joko du, besteak beste

Glad is the Day jaialdiaren seigarren edizioa abuztuaren 28an egingo dute Donostian, Kristina Enea parkean, eta 20 bat taldek hartuko dute parte, hala nola Lie Detectorsek, Lukiekek eta Adios Amoresek. Jaialdia doakoa izango da, eta Donostia Kulturako kultur etxeek antolatu dute, Dabadaba eta Le Bukowski aretoek koordinatuta.

Kontzertuekin batera, DJ saioak, piknikak, azokatxoa eta haurrentzako jarduerak izango dira 11:30etik 20:30era.

Horrela, Glad is the Day jaialdiko agertoki nagusitik igaroko dira Goxua'n Salsa, Lukiek, Queralt Lahoz, Adios Amores, Lie Detectors, 33 EWE, Lurrin eta Teko Maisin. Halaber, hip-hop eta hiri soinuek tokia izango dute, Ben Yart, Hofe x 4:40, Topanga Kiddo, La Mia Mari, Juicy Bae, Umami, Ttrraaccaa eta MBODJ & Baba Sy musikariekin.