Musika
Brit rock
Stone Roses taldea eszenatokietara itzuliko da
Erredakzioa
Duela hamabost urte banandutako taldeak "The Stone Roses" eta "Second Comind" diskoekin kultuzko taldean bilakatzea lortu zuen eta mundu bira egingo du.
-
The Stone Roses
Londresko Sohoan lau taldekideek eskainitako prentsaurreko jendetsuan iragarri dute Stone Roses eszenatokietara itzuliko dela. Ian Brown, Gary 'Mani' Mounfield, John Squire eta Alan 'Reni' Wren 2012an ikusiko ditugu elkarrekin berriz ere oholtza gainean.
Momentuz Manchesterren ekainaren 29an eta 30ean eskainiko dituzten emanaldiak iragarri dituzte eta gainontzeko biraren xehetasunak datorren aste eta hilabeteetan argitzeko asmoa erakutsi dute.
Duela 30 urte sortutako taldea "The Stone Roses" (1989) diskoarekin Erresuma Batuko rockaren ezinbesteko erreferentzian bilakatu zen.
Ian Brown abeslariak esan duenez "bizi ditugun garai latzetan jendeari poztasun bat emateko" itzuli dira. Gainera, ez du baztertu estudioko lan berri bat grabatzeko aukera.