Itxi

Musika

Uztailak 22-26

Abdullah Ibrahim, Cécile McLorin, John Zorn eta Simple Minds, Donostiako Jazzaldian

eitb.eus

Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek 55. edizioan egongo diren artisten lehen aurrerapena egin dute. Sarrerak “laster” jarriko dituzte salgai.

  • John Zorn

    John Zornek jaialdiaren ohorezko saria jaso zuen iazko edizioan

Donostiako Jazzaldiaren 55. edizioa 2020ko uztailaren 22tik 26ra egingo dute, eta antolatzaileek bertan izango diren hainbat izen iragarri dituzte gaur, ohar batean.

Besteak beste, hauek joko dute Donostiako agertokietan: Abdullah Ibrahim, Danilo Pérez, Hiromi, Kenny Barron, Danilo Rea, Rita Marcotulli eta Dado Moroni piano-jotzaileak; Joe Magnarelli, Enrico Rava, Fabrizio Bosso eta Paolo Fresu tronpeta-jotzaileak; Cécile McLorin Salvant, Kurt Elling eta Sharon Clark abeslariak; Makaya McRaven bateria-jotzaile eta konpositore gaztea; Dave Holland baxu-jotzailea; Fire! Orchestra talde eskandinaviar handia eta Ezra Collective britainiarra;

John Zorn saxofoi-jotzailea Jazzaldirako esklusiboa izango den proiektu berezi batekin itzuliko da Donostiara: Masada Quartet mitikoari bere New Masada Quartet batuko zaioa.

Gainera, Taj Mahal bluesaren legenda lehenengo aldiz izango da Donostian, Jon Cleary New Orleanseko musikari ospetsuarekin batera.

Jazzetik haraindiko propsamenei dagokienez, hauek izango dira: Simple Minds eskoziarrak, Graham Nash, Vintage Trouble eta North Mississippi Allstars estatubatuarrak, Sly & Robbie jamaikarrak eta León Benavente.

Sarrerak laster jarriko dituzte salgai Jazzaldiaren eta Donostia Kulturaren webguneetan.