Itxi

Musika

Musikene

Carmen Rodriguez Susok Patronatuaren esku utzi du bere kargua

Erredakzioa

Patricio Goialde izango da kudeatzaile akademikoa, Maria Alicia Gonzalezen esku egongo da giza baliabideen saila, eta Idoia Aguirre izango da ekonomia arloko arduraduna.

Hilabetetako liskarren ostean, Carmen Rodriguez Susok, Musikeneko koordinatzaile nagusiak, bere dimisioa aurkeztu du gaur ofizialki. Bilera egin zuen atzo Patronatuak eta Isabel Celaak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, iragarri zuen berria. Gaur Rodriguez Susok berak, bere erabakia ofizial egin du komunikatu bidez.

Hemendik aurrera, zuzendaritza funtzioak beteko dituen kudeaketa batzordeko hiru kideak izendatu dituzte ere:&' || 'nbsp;Patricio Goialde izango da kudeatzaile akademikoa, Maria Alicia Gonzalezen esku egongo da giza baliabideen saila, eta Idoia Aguirre izango da ekonomia arloko arduraduna.

Izendapen hauekin ikastegiak bizi duen krisi egoerari aurre egin nahi diote, zuzendaritza taldeko 13 kidek dimisioa aurkeztu ondoren.