Musika
Goi Mailako Musika Ikastegia
Izendatu dituzte Musikene kudeatuko duen batzordeko hiru kideak
Erredakzioa
Patricio Goialde izango da kudeatzaile akademikoa, Maria Alicia Gonzalezen esku egongo da giza baliabideen saila, eta Idoia Aguirre izango da ekonomia arloko arduraduna.
Patricio Goialde izango da kudeatzaile akademikoa, Maria Alicia Gonzalezen esku egongo da giza baliabideen saila, eta Idoia Aguirre izango da ekonomia arloko arduraduna.
Izendapen hauekin ikastegiak bizi duen krisi egoerari aurre egin nahi diote, zuzendaritza taldeko 13 kidek dimisioa aurkeztu ondoren.
Carmen Rodríguez Suso koordinatzaile orokorrak Patronatuaren esku utzi du bere kargua, eta, Hezkuntza Sailaren ustez, horrek agerian utzi du ''''bere zintzotasuna eta bere zuzentasun morala''''. Rodríguez Susok, dena den, bere postuan jarraituko du, ''''Musikene berriz ere bideratzeko lanetan buru-belarri egindako lanagatik''''.