Itxi

Musika

Bigarren emanaldia

Hertzainakek bigarren kontzertu bat eskainiko du Bilbon

eitb.eus

Josu Zabalak eta Garik irailaren 26rako iragarri duten kontzerturako 2.200 sarrerak lau ordu baino gutxiagoan agortu eta gero, irailaren 25ean ere joko dutela iragarri dute.

2:23
Gari eta Josu Zabala, kontzertuaren aurkezpenean.

Garik eta Josu Zabalak irailaren 26rako Euskalduna jauregian ‘Inun baino alaiagoa izanen da’ Hertzainaken kontzertua iragarri eta lau ordutara, bigarren hitzordu baten berri eman behar izan dute, salgai jarritako 2.200 sarrerak berehala agortu baitira.

Hitzordu berria jatorrizko kontzertuaren eguneko bezperarako jarri dute, irailaren 25erako. Egun horretan ere, talde mitikoaren bi kideok Hertzainaken errepertorioko hamazazpi kantu berreskuratuko dituzte Maldanbera Garirekin batera aritu ohi den taldeak eta hainbat gonbidatu berezik lagunduta.

Sarrerak salgai daude, 27 eta 42 euro arteko prezioan.