Musika
Musika klasikoa
Zukan hirukotea, ganberako musikari gazteen Espainiako lehiaketan sarituta
Agentziak | Erredakzioa
Euskal hirukoteak lehiaketako lehen saria irabazi du asteburuan Madrilen egindako finalean.
-
Jon Ansorena, Maria Zubimendi eta Gorka Catediano, Zukan
Zukan Jon Ansorena txistulariak (Hernani, 1992), Maria Zubimendi soinujoleak (Zumaia, 1994) eta Gorka Catediano perkusio-jotzaileak (Miranda de Ebro, Burgos, 1992) osatzen duten hirukoteak irabazi du Musikari Gazteen Espainiako Lehiaketaren 94. edizioa, ganberako musikaren atalean.
Asteburuan irabazi dute golardoa Madrilen, bertako musikako goi eskolako Manuel de Falla auditoriumean.
Kontzertua Herbehereetan
Gainera, maiatzaren 17an, ostirala, Classical:Next musika klasikoaren nazioarteko azokaren barruan antolatzen diren profesionalentzako kontzertuetan parte hartuko du Zukanek, Rotterdamen. Musika Bulegoaren eskutik iritsiko dira bertara, erakunde horrek bere txokoa izango baitu azokan, Euskal Herriko berrogei orkestra, abesbatza, talde eta bakarlari klasiko sustatzeko.