Itxi

Musika

Uztailak 26-28

Backyard Babies, Sex Museum eta The Bronson taldeak, Bay of Biscay ixteko

Agentziak | Erredakzioa

Suediarrek “Silver & Gold” diskoa aurkeztuko dute Bermeon. Bonuak salgai daude, 63,5 euroan.  

  • Backyard Babies

    "Silver & Gold" diskoa aurkeztuko du Backyard Babiesek Bermeon

Backyard Babies suediarrek, Sex Museum madrildarrek eta The Bronson zaragozarrek osatuko dute Bay of Biscay Festival Bermeon uztailaren 26tik 28ra egingo duten jaialdiko kartela.

Backyard Babiesek “Silver & Gold” diskoa aurkeztuko du, eta Sex Museum oholtza gainean hogeita hamar urte daramatzan taldeak gauza bera egingo du “Musseexum” lanarekin.

Gaur iragarritako taldeek bat egingo dute kartelean jada parte-hartzea iragarrita zutenekin: Rufus Wainwright, Caravan Palace paristarrak, Fuel Fandango, Anita Parker, Mon Laferte, James Room & Weird Antiqua, Tarque, Ángel Stanich, Dekot, The Mani-Las eta Zona Cero.

Gainera, bezperan, uztailaren 25ean, Wave Rave Crystal Fighters taldeak antolatutako jaialdia egingo dute eremu berean, Bermeon. Britainiarrekin batera arituko dira Belako, Hinds, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Maren, baita Marfox eta Bad Gyal (musika jartzen arituko da) DJak ere.

Jaialdira joateko bonuaren prezioa 63,5 eurokoa izango da, maiatzaren 13ra arte. Egun horretan, egunez eguneko taldeen banaketa iragarri, eta eguneko sarrerak salgai jarriko dira.