Musika
Errezitaldia
Harkaitz Canok eta Maite Larburuk 'Fruitu arraroak' estreinatuko dute Arriagan
Agentziak | Erredakzioa
Astelehenean, martxoak 11, abesti originalak eta moldaketa bitxiak uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute Bilboko antzokian.
-
Astelehenean, martxoak 11, egingo dute emanaldia Canok eta Larburuk. Argazkia: Dani Blanco.
Astelehenean, martxoaren 11n, Harkaitz Cano idazleak eta Maite Larburu abeslari eta musikariak "Fruitu arraroak" errezitaldia estreinatuko dute. Abesti originalak eta moldaketa bitxiak batzen dituen emanaldia izango da, Bilboko antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez.
“Bide ibilienetatik at” eta "Strange Fruit" Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako ereserkia abiapuntutzat hartuta, "abesti original zein moldatuen bidez osatutako fruitu bitxien bilduma" aurkeztuko dute Larburuk eta Canok.
Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude, 12 eta 15 euro artean.