Musika
Martxoak 9-16
Joseba Irazoki eta Mississippi Queen & The Wet Dogs, Gernikako Lekueken
eitb.eus
Joseba Irazoki eta Lagunak, Mad Muasel, Dätcha Mandala eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak batu zaizkio martxoaren 9tik 16ra egingo duten jaialdiko kartelari.
-
Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak 'Try me' aurkeztuko du
Joseba Irazoki eta Lagunak, Mad Muasel, Dätcha Mandala eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak Gernikako Lekuek festibalean izango dira martxoaren 9tik 16ra bitartean. Aurretik iragarritako The Soul Jacket, Núria Graham, Vancouvers, Moxal eta Antonio Lizana Trío taldeei gehitu zaizkie antolatzaileek astelehen honetan iragarri dituzten banda berriak.
Bizkaiko udalerrian egingo duten jaialdirako bonuak 25 euroko prezioan daude salgai Gernikan bertan (Astra, Arima eta Ospa) eta Bermeon (Talako Kantina), eta jaialdiaren webgunean ere izango dira aurki, kontzertu bakoitzerako sarrerekin batera.
Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Trinkete Antitxokoa, Lizeo Antzokia eta Bunkerra izango dira Lekuek jaialdiaren agertokiak. Urtarrilaren amaieran aurkeztuko dute antolatzaileek egitarau osoa.