Itxi

Musika

Gaur

Vana Gierig Group & Paquito D'Riverak irekiko dute '365 Jazz Bilbao'

Erredakzioa

Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eskainiko duten emanaldiak irekiko du denboraldi berria.

Vana Gierig Group &' || 'amp; Paquito D''Rivera lankidetzak irekiko du gaur ''365 Jazz Bilbao'' ekimenaren denboraldi berria. Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen zikloa hirugarren urtez jarraian egingo dute aurten. Emanaldia Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

Paquito D´Rivera kubatarrak bederatzi Grammy sari irabazi ditu jazza, rocka eta musika klasikoa Kubako doinu tradizionalekin nahasiz. Saxofonistaren alboan, Vana Gierig piano-jotzaile ezaguna arituko da.

2011ko programazioak estilo nahasketa erakutsi nahi du eta jazzaren sustraiak eta abangoardiak uztartzea bilatuko du. Horretarako, jazz musikari asko bertaratuko dira Bizkaiko hiriburura: Brad Mehldau, Omar Sosa Afreecanos Quartet, Madeleine Peyroux, Belmondo Quintet, Stacey Kent, Michael Mossman, Daniel Amat Quartet, Pepe Rivero Trio, MBM, Vistel Brothers eta Miguel Salvador Project, eta Kyrios Quartet.