Itxi

Musika

Uztailak 25-29

Jazza Donostiara iritsi da: Gregory Porter, Chick Corea, Rubén Blades…

eitb.eus

Uztailaren 25etik 29ra, Donostiako Jazzaldiak 105 emanaldi eskainiko ditu 17 agertokitan. Mary Stallingsek eta Michel Portalek jasoko dute 2018ko Donostiako Jazzaldia Saria

  • Gregory Porterrek Nat King Cole omenduko du uztailaren 29an. Argazkia: Erik Humphrey.

    Gregory Porterrek Nat King Cole omenduko du uztailaren 29an. Argazkia: Erik Humphrey.

Donostiako 53. Jazzaldiak 105 kontzertu programatu ditu uztailaren 25etik 29ra, 17 agertokitan; hiru emanalditatik bi baino gehiago, gainera, doakoak izango dira.

Aurtengo Jazzaldiko izar nagusiei dagokienez, nahi adina izango dira, gustu guztiak asetzeko modukoak: Gregory Porter, Chick Corea, Cécile McLorin Salvant, Caetano Veloso, Rubén Blades, Brad Mehldau, Kenny Barron, Dave Holland, Zakir Hussain, Chris Potter, Christian Scott, Robert Glasper, Yann Tiersen, Mary Stallings, Michel Portal, Salvador Sobral, Benny Green, Jacob Collier, Curtis Stigers, Gary Clark Jr., Rabih Abou-Khalil, Naïssam Jalal…

Donostiako Jazzaldia Saria, 1994tik ematen den golardoa, Mary Stallings abeslariari eta Michel Portal multiinstrumentistari emango diete aurten, aurretik, besteak beste, Chick Corea, Kenny Barron, Ray Brown, Herbie Hancock eta Ellis Marsalisi egin bezala.