Itxi

Musika

Maiatzak 10, 11 eta 12

NOSek 'Gargolak, arku orkestrarako' estreinatuko du Iruñean eta Tuteran

eitb.eus

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Agustin Gonzalez Acilu nafar konpositorearen lana joko du abonu denboraldiko azken-aurreko kontzertuan, maiatzaren 10, 11 eta 12an.

Aste honetan, NOS Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Agustin Gonzalez Acilu (Altsasu, 1929) nafar konpositorearen lan berrienetako bat estreinatuko du abonu denboraldiko azken-aurreko kontzertuan, ‘Gargolak, arku orkestrarako’.

Emanaldiak maiatzaren 10, 11 eta 12an izango dira, Baluarteko Areto Nagusian, 20:00etan, hilaren 10 eta 11n, eta maiatzaren 12an, Tuteran, Gaztambide antzokian, 20:30etik aurrera.

‘Gargolak’ estreinatu ostean, NOSek Wolfang Amadeus Mozarten ‘Flauta, harpa eta orkestrarako kontzertua, do maiorrean, K 299’ joko du, Xavier Relats orkestrako flautista bakarlariarekin eta Tiziana Tagliani harpista eta orkestraren ohiko laguntzailearekin batera. Etenaldiaren ondoren, Antonin Dvoraken ‘5. sinfonia, fa maiorrean, opus 76’ entzun ahalko da, orkestrak ohar batean azaldu duenez.

Kontzertua Charles Olivieri-Munroe maltarrak zuzenduko du, Krakoviako Orkestra Filmarmonikoko zuzendari eta Philharmonie Sudwestfalen Alemaniako orkestraren zuzendari artistikoak.