Itxi

Musika

Astearte gauean

Ikusmin handia Barakaldoko BEC!en, Shakiraren zuzenekoaz gozatzeko

Erredakzioa

Abeslari kolonbiarraren zale gazteenek hainbat orduz izan dira Barakaldon, BEC!eko kontzertua noiz hasiko zain.

Shakirak gaur gauean BEC!en eskainiko duen zuzenekoak ikusmin handiapiztu du, bereziki abeslariaren jarraitzaile gazteenen artean. Emanaldia 21:30ean hasiko da, baina zale batzuk hainbat orduz egon dira Bilbao Exhibition Centren, kontzertua noiz hasiko zain. Bizkaia Arena lepo egongo dela aurreikusi dute, Shakira zuzenean ikusteko sarrerak aspaldi agortu baitziren.

Azaroan bertan hasi du Shakirak Live in Concert izeneko bira Europako hamar herrialdetan, eta besteak beste, Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan geldituko da.

Hala, joan den ostiralean&' || 'nbsp;18.000 ikusle bildu zituen Madrilgo Palacio de Los Deportes gunean. Handik lau egunetara, bihar bertan, iritsiko da Barakaldoko BEC-ra. Eta, hurrengo egunean Palau Sant Jordin arituko da Shakira.

Antolatzaileen arabera, ''''musikaren muga guztiak gainditzen dituen ikuskizun zirraragarria" eskainiko du Shakirak. Horri gainera, abeslaria hain ezagun egin duten "erritmo sensualak" gehitu behar zaizkio, haien hitzetan.

Europan eskainiko duen kontzertu-bira honetan, "Sale el sol" udazkenean argitaratuko duen lan berriaren abestiren bat edo beste entzun ahal izango dugu. Dena dela, ez dira faltako bere kantarik arrakastatsuenak; "La Tortura", "Hips don''t lie" eta "Waka Waka", tartean.

90.000 pertsonen aurrean, Rock in Rio jaialdiko taula gainera igo zen Shakira udan. Musika ibilbide oparoa du abeslari kolonbiarrak: izan ere, 50 milioitik gora disko saldu eta 200dik gora izendapen lortu baititu munduan barrena.