Musika
Kontzertua
Donostiako Orfeoiak Beethovenen Bederatzigarrena taularatuko du Kursaalen
Agentziak | Erredakzioa
Donostiar abesbatzak Beethovenen “Bederatzigarren Sinfonia” interpretatuko du Santa Cecilia orkestra klasikoarekin, Sainz Alfarok zuzenduta.
Donostiako Orfeoiak Ludwig van Beethovenen “Bederatzigarren Sinfonia” interpretatuko du Donostian, Kursaaleko auditoriumean, Santa Cecilia orkestra klasikoarekin batera, Sainz Alfarok zuzenduta.
Orfeoiak ohar batean azaldu duenez, bakarlariak hauek izango dira: Carmen Solis sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Miquel Borrallo tenorra eta Borja Quiza baxu-baritonoa.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, Excelentia fundazioak antolatuta. Hain zuzen ere, elkarte horrek Kulturaren Excelentia saria eman zion Orfeoiari uztailaren 6an, 120 urteko lana aitortzeko.
Sarrerak salgai daude jada Kursaaleko leihatilan eta webgunean, 47 eta 64 euro arteko prezioan.