Itxi

Musika

Victoria Eugenia Antzokian

Vijay Iyer, Heineken Jazzaldiaren lehenengo 'Kontzertu Sekretua'

Erredakzioa

Aurtengo edizioaren berrikuntza izango dira kontzertu sekretu hauek. Ordu batzuk lehenago jaialdiaren sare sozialen bitartez ezagutzera emango dira.

Donostiako Heineken Jazzaldia 2010eko jaialdiaren ''Kontzertu Sekretuen'' lehenengo protagonista dugu Vijay Iyer AEBetako piano-jole eta musikagile gaztea. Victoria Eugenia Antzokiak hartuko du bere emanaldia gaueko hamabietan.

Jaialdiak prentsa-ohar baten bidez ezagutzera eman duenez, AEBetan eta nazioarteko mailan ere "miresmen handienetarikoa jaso duen" jazz musikaria da Vijay Iyer. Are gehiago, "etorkizuneko izar handienetariko" bihur daitekeela igarri dute antolatzaileek. "Urteko Musikaria" izendatu berri du AEBetako Jazz Kazetarien Elkarteak eta jaso dituen golardoen artean, Echo Saria aipa dezakegu, "Alemaniako Grammy saria" kontsidera dezakeguna.

Aurtengo edizioaren elementu berritzailea dugu Kontzertu Sorpresak. Emanaldi berezi batzuk Facebookeko eta Twitterreko sare sozialen bidez ezagutzera emango dira, kontzertuak baino ordu batzuk lehenago.

UZTAILAREN 22KO PROGRAMA DONOSTIAKO HEINEKEN JAZZALDIAN

Victoria Eugenia - Skoda Espazioa: Arturo Sandoval Sextet (18:30ean. 15 euro)
Trinitate Plaza: Christian Scott + Ron Carter Golden Striker Trio (21:00etan. 24 euro)
Eszenatoki Berdea: The Morning Benders (21: 30ean) + These New Puritans (00: 30ean). Doako sarrera
Frigo Espazioa: R. S. Factor (19:00etan)+ The Funk On Me (23:00etan). Doako Sarrera
Heineken Karpa: The Hot Wok + DJ Parrucho (19:00etan) + Dynamic Trio (23: 00etan). Doako sarrera
Be Bop: Musika Eskola Big Band (24:00etan) + DJ Pablo Sanchez (02:00etan ). 10 euro , edariarekin
Altxerri: Xan Campos Quintet (24:00etan). 10 euro edariarekin
Nauticool (Nautikoaren terraza): Djak eta jazza zuzenean arratsaldeko 5etatik goizaldeko 2etara.