Itxi

Musika

Uztailak 20-25

Herbie Hancock, Bryan Ferry eta The Pretenders, Donostiako Jazzaldian

eitb.eus

52. ediziorako sarrerak otsailaren 23tik aurrera erosi ahalko dira. Izenen artean, Wayne Shorter, Kamasi Washington, Gregory Porter, Macy Gray, Hiromi eta Abdullah Ibrahim-Hugh Masekela.

1:36

Uztailaren 20tik 25era, Donostiak Heineken Jazzaldiaren 52. edizioa hartuko du, eta antolatzaileek bertan agertoki gainean arituko direnen hainbat izen aurreratu dituzte gaur.

Besteak beste, Donostian egongo dira Bryan Ferry, The Pretenders, Herbie Hancock, Wayne Shorter, Kamasi Washington, Gregory Porter, Macy Gray, Hiromi eta Abdullah Ibrahim-Hugh Masekela.

Trinitate Plaza

Plazan, Charles Lloyd saxofonista eta lagun duen laukotea ikusi ahalko da, laukote berriarekin, uztailaren 22an, eta, haren ostean, John Medeski organo-jotzailea; biharamunean, Kamasi Washington saxofoi-jotzailea, jazzaren munduko gaur egungo protagonista absolutua, arituko da; hilaren 24an, Macy Gray musika beltzeko ahots berezi eta zinezkoenetako batek hartuko du plaza; eta Gregory Porterrek itxiko du agertoki hori hilaren 25ean.

Kursaal Auditorioa

Uztailaren 21ean entzungo da musika lehenengoz Kursaalen, eta hauek igaroko dira agertokitik: Wayne Shorter, Hiromi eta Edmar Castañeda, Robert Glasper, Herbie Hancocken boskotea eta Bryan Ferry. Izen handiak, zinez.

Heineken Agertoki Berdea

Nork eta The Pretenders Chrissie Hynderen taldeak zabalduko du Jazzaldian ikus-entzule gehien bildu ohi dituen agertokia, eta lekukoa hartuko diete Cory Henryk eta Niña Coyote eta Chico Tornadok, hilaren 22an, eta Fantastic Negritok eta Of Montralek, hurrengo egunetan.

Gainera, Jazzaldiak Europako jazzaren ziklo bat antolatu du Victoria Eugeniarako, gauerdirako; eguerdian, berriz, San Telmo museoko patio estaliak beste ziklo bat hartuko du.

Sarrerak

Sarrerak otsailaren 23an jarriko dituzte salgai, 11:30ean, Donostiako Jazzaldiaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, besteak beste.