Itxi

Musika

Uztailaren 21tik 25era

'Kontzertu sorpresak' 2010eko Donostiako Heineken Jazzaldian

Erredakzioa

Jaialdia hasi baino ordu batzuk lehenago, emanaldiak ezagutzera emango dira sare sozialen bitartez. Donostiako Jazzaldi saria jasoko du Ron Carterrek uztailaren 22an.

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 45. edizioa hasiko da datorren uztailaren 21ean. Hamahiru kontzertu eta zenbait emanaldi sekretuak izango ditugu aurten entzungai. Azken hauek sare sozialen bidez ezagutzera emango dira,&' || 'nbsp; jaialdia hasi baino ordu batzuk lehenago.

Aurtengo edizioak Patti Smith, Kris Kristofferson, Archie Shepp, Dave Holland, Arturo Sandoval eta Elvis Costello artistak, besteak beste, ekarriko ditu. Ron Carterek, bestalde, Donostiako Jazzaldi saria jasoko du, "jazzaren historiarako egindako ibilbide profesionalagatik". Uztailaren 22an hasiera emango diote jaialdiari. Trinitate enparantzan, esklusiban, 13 kontzertu eskainiko dituzte.

Emanaldi jendetsuena Patti Smith rockaren izarraren eskutik etorriko zaigu. Zurriola hondartzak hartuko du kontzertu eta antolatzaileen aburuz, 25.000 lagun bilduko dira bertan. George Bensonek, Toquinhok eta Jessye Normanek (Kursaalen) eta Arturo Sandoval tronpeta jotzaileak, Portico Quartetek eta Xadada Leo Smith''s Golden Quartetek (Victoria Eugenian) osatuko dute egitaraua.