Musika
Uztailaren 1erako aurreikusita
Bertan behera utzi dute Joaquin Sabinaren Gasteizko kontzertua
Erredakzioa
Babesle faltagatik hartu dute erabakia. Donostiako eta Barakaldoko hitzorduek, dena den, aurrera darraite.
Joaquin Sabina abeslariak bertan behera utzi du uztailaren 1ean&' || 'nbsp;Gasteizko Buesa Arena pabiloian eskaini behar zuen kontzertua. Get In emanaldiko enpresa arduradunak jakitera eman duenez, ''''egungo musika merkatuen egoerak eta babesle faltak eragin dute erabakia''''. ''''Krisi ekonomikoak musika merkatuetan duen eraginak Gasteizko kontzertua bertan behera uztea aholkatzen digu'''', gaineratu dute.
Antolakuntzak adierazi duenez, erositako sarreren zenbatekoa itzuli egingo dute, ostiraletik aurrera. Erositako lekuetan bertan eskuratu ahal izango da sarreren dirua.
Donostiako eta Barakaldoko kontzertuetan aldaketarik ez
Gasteizko kontzertua bertan behera utzi badute ere, Donostiako eta Barakaldoko hitzorduek aurrera darraite. Gipuzkoako hiriburuan urriaren 1ean eskainiko du emanaldia Sabinak, Anoeta belodromoan. Barakaldon, aldiz, urriaren 3an izango da. Bi kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Ticket Master sarean, Kutxan eta BBKn.