Itxi

Musika

Jaialdiak

Bilbao BBK Liveko kartela itxita Feeder, TSOOL eta Los Campesinos!ekin

Erredakzioa

Uztailaren 8an hasiko da jaialdia Kobetamendin eta ordutegiak eman dituzte jakitera.

Hilabete baino gutxiago falta da Bilbao BBK Live jaialdia hasteko eta kartela itxi egin dute:&' || 'nbsp; Feeder, The Soundtrack of Our Lives, Los Campesinos!&' || 'nbsp;eta Wild Beasts taldeak arituko dira. Ordutegiak ere jakitera eman dituzte.

Newporten, Gales hegoaldean, sortutako rock alternatibo talde bat da Feeder. Hiru milioi eta erdi disko saldu ditu mundu osoan eta uda honetan estudioko zazpigarren lana kaleratuko dute, ''Renegades'' izenpean. Feederren power-popa oso ezagna da Britainia Handian. Bertan, Reading, Leeds edo Live 8 bezalako jaialdi erraldoietan aritu da eta taldearen argitalpen berri bakoitza fenomeno bat da.

The Soundtrack of Our Lives Suediatik datoz eta ezagunak dira gure artean, 2009ko Azkena Rocken aritu baitziren. 1995ean sortu ziren eta 2001ean ''Behind the music'' kaleratu zuten, Estatu Batuetan oihartzun handia lortuz:&' || 'nbsp;2003ko Grammyetan ''Disko alternatibo onenari'' hautagaitza eskuratu zuten. Oasisekin aritu ziren bira batean 2002an. Bost disko kaleratu dituzte (azkena, ''Communion'', 2008koa) eta ''Origin Vol. 2'' lanean ari dira:&' || 'nbsp;2011an kaleratzeko asmoa dute, nahiz eta aurten ''Demophon'' singlea kaleratu duten, EP batekin eta zuzeneko batekin.

Los Campesinos!&' || 'nbsp;zazpikote gaztea Galesetik dator. 2006an sortu ziren eta indie-pop argitsua eta dantzagarria lantzen dute. Estudioko hirugarren lana kaleratu berri dute, ''Romance is Boring'' eta Bilbao BBK&' || 'nbsp;Livera hurbiltzen diren guztiak dantzan jarriko dituzte.

Azkenik, Wild Beasts KEndalekoak dira. Hiru EP&' || 'nbsp;eta bi LP&' || 'nbsp;kaleratu dituzte. Azkena, 2009ko ''Two Dances''. Europako zein Estatu Batuetako kritika eta publikoa txundituta utzi dituzte.

Horrela, talde hauen konfirmazioarekin, kartela itxita dagoela azaldu dute antolatzaileek.